Consultar ensayos de calidad


1492: La Conquista del Paraíso - Pelicula Y Rigor Historico



1492: La Conquista del Paraíso
Oharra: Alvaro, ezin izan dugu Cristobal Colon: El descubrimiento pelikua lortu, interneten bidez saiatu gara, eta baita liburutegietan bilatze, baina azkenik ezin izan dugu lortu. Hargatik, besteen antzera lana pelikula bati buruz soilik egin dugu, edukitako arazoek ez digutelako, nahi bezala, bi pelikulen arteko konparaketa egiten utzi. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.

1492: La Conquista del Paraíso 1992an estreinatu zen pelikula historikoa dugu, Kolonen aurkikuntzaren urtemugarengandik filmatua izan zen eta diru laguntza ugariak izan zituen (artean batez ere Espainiako kultur Ministerioarena). Zuzendaria Ridley Scott dugu, eta gidoia Roselyne Boscheren eskutik dago idatzia.

Pelikula, Colon eta bere seme Fernandoren elkarrizketa batekin hasten da, non mundua biribila den azaltzen dion, itsasontziak itsasoan desagertzen diren formagatik. Behin semea bere anaiarekin utzita, zein kleroko partaide den, Marchenarekin joaten da, zeinek Salamancako unibertsitatean konferentzia bat lortzen dio bere proiektua entzuna izan dadin. Asiaraino bidaian itsasoa zeharkatzeko distantzian, Toscarelli, Pedro D'Ailly edo Marino de Tiroren kalkuluetan oinarritzen da Colon, baina Salamancako jakitunek, Ptolomeo, Aristoteles edo Eratostenesi men eginez kontrajartzen diote.


Bere proposamena ezeztatu ondoren, Marchena abadearen komentuan haserreaz borrokatu egiten da abadeekin. Penitentzia egiten duen bitartean, Martin Alonso Pinzon etortzen zaio, esanez lagun bat duela, Santangel bankeroa, zeinek koroa zergapean dauka eta konferentzia bat ematen dion Gabriel Sanchezen laguntzarekin. Hasieratik ikusten dugu nola Sanchezek, interes propioak dituen enpresa berri honetan, Kolonen interesetatik banatuak daudenak, beraz nahiz eta espedizioaren alde egon, Kolonen kontra egingo duenpertsonetako bat daukagu ondoren gorte barruan. Bidaia burutzeko Kolonen zerbitzuengatik jasandako sariak akordatu ondoren, Palosen kokatzen da historia, non Kolonek Marchenari bidaian irten baino lehen bekatu bat aitortzen dion: kalkuluetan gezurra esan du. Berak dioenaren arabera, bidaia askoz luzeagoa izango da, bikoitza iraungo du.
Itsasoan barrena, itsas bidaiek daukaten funtzionamenduaren azalpen bat ematen da. Alde batetik, Mendez marinelari Arabiarrek erabiltzen duten izarren araberako nabigazio teknika erakusten dio. Bestetik, marinelen arteko erlazioak agertzen dira, bai kantuka dabiltzatenean, bai beraien artean superstizio historiek dituzten indarrak azaltzean. Baina bidaian zehar, Pinzonek bidaiaren luzerari dagokion Kolonen tranpa ikusten du, eta marinelei egia aitortzera behartzen dio. Honek desoreka ekartzen du marinelen artean baina tripulazioa tinko mantendu egiten da lurra ikusten duten arte.
Behin lurrera heldu ondoren, Errege Katolikoen izenean San Salvador izena jartzen dion irlara heltzen da, gaur egungo Las Bahamasen kokatua, eta natiboekin lehen erlazioak gauzatzen dituzte. Erlazio hauek positiboak dira, eta hasieran dioenez, era baketsuan eramango da Monarkia Hispanikoaren sarrera lur berri hauetan. Lurrean daudela, Pinzon gaixotu egiten da, zein Espainiara itzuli eta gutxira hilko zen. Itzuleran, tripulazioko zenbait marinel Amerikan geratzen dira, hogeita hemeretzi hain zuzen ere, Eguberri izeneko fuerte batean.


Castillara Itzuli ondoren, Kolon noble izendatu eta Erreginaren aurrean, Amerikatik ekarritako presenteak eskaintzen dizkio ongi etorri bankete baten, nahiz eta prometitutako urre eta espeziak ez ekarri. Gabriel Sanchezen laguntzarekin, bigarren espedizio bat antolatzen du, are errekurtso handiagoekin. Protagonistak bere bi anaia txikiei laguntza eskatzen die, Indietakoadministrazioa eramateko unean laguntzeko ezin delako inortaz fidatu irabazi duen famak gortean etsaiak eman dizkiolako. Bidaiarien nobleen artean, Mujika aurkitzen da, zein Kolonen aileguko erreginaren banketean zegoen, eta natiboenganako ikuspuntu hostiago bat daukan.
Amerikara itzultzerakoan, Eguberri fuertea suntsituta aurkitzen dute, eta tripulazioaren artean tirabirak agertzen dira, batez ere Kolon eta Mujikaren artean, zeinek kontraeraso odoltsu bat eskatzen duen natiboekiko kolonen iritziaren kontra eginez. Behin natiboak agertzean, Mujikaren zaldiagatik txundituak agertzen dira, baina Kolonek Eguberriko kideei buruz galdetzean, tribu natiboko agintariak esaten dio ez dakiela zer gertatu zen, ez daukatela errurik baina errudunak bilatzeko kolaborazioa eskaintzen dio.

Honela, lehen herriaren eraikitzeari ekiten diote: eliza, errota Leonardo Da Vinciren planoak jarraituz ematen da hirigintza. Behin hiria eraikia, meategietako egoeraren irudikazioa egiten da. Langile natiboek urrea espainolentzat bilatzen duten bitartean, Mujikak bortizki tratatzen ditu indio amerikarrak. Bortizkeria honen ondorioz, natiboen gorrotoa irabazten dute Europarrek, eta Kolonek Mujikari atxilotzen dio. Mujikaren akzio errepresiboen ondorioz, meategietan hilketak gauzatzen dituzte natiboek, baina berriz ere errudunei ez diete harrapatzen. Honen ondorioz, Kolonek politika errepresiboago bat gauzatzen du, eta natiboen herrixkak erasotzeari ematen dio. Mujikak bitartean, Kolonen kontra eginez, ihes egiten du preso dagoen lekutik eta natiboekin aliatzen da marinelari erasotzeko, baina guda zelaitik ihes egin eta bere buruaz beste egiten du. Behin matxinada zapuztu ondoren, Mujikaren konplizeei heriotza zigorra ezartzen zaie. Kondenak ezarri ondoren, ekaitza batek herria suntsitzen du.
Gabriel Sanchezek, egoera hau ikusita, Kolonenkontra egiten du, hurrengo argudioak erabiliz: nobleei emandako tratu txarra (Mujikari aipamena eginez), natiboei ezarritako urre zerga eta ordaindu ezean natiboei emaneko tratu txarrak, herriaren suntsiketa ekaitzaren ondorioz, bere anaiak kargu altuetan erabili izanak Honela, Kolon kargutik kentzeko agindua ematen da, Don Francisco de Bovadilla jarriko delarik. Kolon penintsulara itzultzen da, baina preso bezala, 1501ean aurkitzen garelarik. Beraien semeak, jada helduak, Santangelen laguntzaz batera erreginarekin hitzaldi bat edukitzera eramaten diote, eta bertan Kolonek beste espedizio baten desira duela aitortzen dio. Salamancako unibertsitatean bitartean, Kolon testigu da nola bere izenaren txikitzea ematen den, aitzaki bezala Amerigo Vespuccioren aurkikuntzak erabiliz.
1502an, Colonek Fernandorekin batera, bere azken bidaia egingo zuen Amerikara, non natiboek ozeano berri baten existentziaz hitz egingo zioten, Ozeano Barea.

Garaian emandako egoera ondo islatzen den arren, pelikulan agertzen diren pertsonai batzuk errealitatearekin alderatzean ez dute garai horretan zeukaten eragina edo egindakoak ondo adierazten. Garrantzitsua da alderaketa hau egitea, izan ere pelikula historiko batez ari bagara, errealitateari ahalik eta hurbilen mantendu behar dira pertsonaiak.
Lehena, eta filmeko garrantzitsuena Cristobal Kolon dugu, errealitatearekin hobeto alderatzen den pertsonaia dela esan daiteke. Bai errealitatean bai filmean Kolon nabigatzaile, kartografo eta errege orde bat izan zen nahiz eta esan beharra dago bereziki filmean, lur berriarekin amets egiten duen pertsona apasionatu bat bezala agertzen zaigula. Honen ondorioa Hollywood-eko beste sorkuntza bat dela pentsa dezakegu, haren pertsonaiei ezartzeko dituzten ezaugarri motengatik. Kolon apaiz batzuekin monasterio batean biziko da, hauekKolonen beraren teoriak kanpora ateratzeko eta erreginaren belarrietara ailegatzera bultzatuko diotelarik. Pelikulan zehar Kolonen pertsonaia, arazo ezberdinen aurrean kokatuko denez, gogo-aldarte ezberdinetatik pasako da. Errealitatean berez moralki nola zen ez dakigunez, alor honetan ezin dugu errealitatearekin alderatu, soilik esan ahal dugu askotan amets egiten duen pertsona bat bezala agertuko dela eta bestetan berriz desira handiak dauzkan pertsona baten antzera. Filmean indigenen defentsan ateratzen den pertsona bat izango da, askatasuna defendatzen duena eta elizaren proposamen ezberdinen kontra jokatzen duen gizona izanez. Errealitatean eta historiak erakutsi duen bezala kontrako jarrera bat izan zuen, esklabotza defendatu baitzuen eta indigenekin izandako harremana ez baitzen pelikulan erakusten den bezain samurra izan. Bestalde, elizarekin izan zituen harremanen aipua dugu, berez ez dakigu elizarekin zituen harremanak onak ala txarrak izan ziren baina suposatu dezakegu pelikulan azaltzen zuen elizarekiko jarrera ez zela halako lotsagabe eta aurre egiteko prest zegoenarena izan, hau garaian ezin pentsatzekoa baitzen. Azkenik eztabaida handiak sortarazi dituen Kolonen jatorria aipatu behar da. Filmean atzerritarra dela baieztatzen da baina gaur egun ez dakigu zehazki nongoa zen, posibleak izango liratekeen lau erantzun daudelarik: espainiarra, portugaldarra, genoarra edota katalana.


Garrantzizko beste pertsonaiak Isabel I. Gaztelakoa eta Fernando II Aragoikoa izango lirateke. Isabelen pertsonaia alde batetik ondo adierazita dagoen arren hainbat akats ditu. Pelikulan berezko erregina baten autoritatea bere keinuetan islatzen da, lasaitasuna erakusten duen eta bere idealak ondo finkatuak dituen emakume bat bezala agertuz. Halere, filmean Kolonekin hitz egiten duenean, beraien arteko erlazio estraofizialbat egon balitz bezala aritzen dira, hau da, ahaztuaz herri xumeko eta erregina baten arteko elkarrizketa bat dela. Gehiago esateko, Kolon Gabriel Sanchezekin hitz egiten ari denean Isabel hauen elkarrizketa ezkuturik begiratzen ari da, historian erreginen jarrerarekin bat ez datorren eginkizuna adierazten delarik. Bestalde, Fernando ez da ia filmean agertzen. Eszena bakar batean agertzen da, Kolon Espainiara bueltatzen denean Gortean erregeorde bezala izendatzean. Hau pelikulan adieraztea nahiko ondo dago, Amerikari zegokien asuntoak Isabelek eramaten zituelako.
Beatriz Enriquez de Arana pertsonaia, Kolonen bikotea da, nahiz eta bere maitalea itsasoratu, ulermenarekin jokatzen duen emakume bat bezala agertzen da. Era berean filmean garai horretako emakume guztien egoeraren interpretazio bat ikusi dezakegu, bere maitalea aurrera joateko ahaleginak egiten dituena, etxeari lotuta dagoen bitartean. Filmean agertzen den bezala, Kolon eta Beatriz ez dira ezkonduko.
Beste pertsonai bat Fernando Kolon da, Kolonen seme gazteena izan zena. Bidaian agertzen ez den arren, Kolonen bizitzan laguntza handia suposatu zuen, bere aitari hainbat bidaietan jarraitu ziolarik.
Ondoren Antonio de Marchena pertsonaia izango genuke, filmean agertzen den bezala, Kolon kontinente berrira ailegatu zen baino lehen honen nahia betetzeko lagundu zion fraidea izan zen. Bere laguntza Kolonen semeari bizileku bat aurkitzean oinarritu zen batez ere. Halere Kolonek bere teoria gortearen aurrean azaltzeko ahaleginak ere egin zituen.
Filmean kolonen kontra jokatuko duen pertsonai bat Gabriel Sanchez izango da. Gabriel Sanchez hau, Aragoiko Koroaren diruzaina izan zen. Errealitatean Kolonen interesak defendatzen zituen, filmean ordea kolonen kontra oposizio gogor bat eraikiko du. Bere bizitza ez daondo ezagutzen baina badakigu katolizismora pasatu zen judutar baten semea izan zela.
Amerikako konkistan paper garrantzitsu bat jokatu zuen beste pertsonai bat Martin Alonso Pinzon izan zen. Paper hau bitan banatu ahal daiteke: alde batetik bidaia egin ahal izateko hariak mugitu zituen pertsona izan zen, behin bidaian zeudela Koloni nabigatzaile bezala falta zitzaizkion ezaugarriak betetzen zituen, arazo ezberdinei aurre egin ahal izan zutelarik. Arazo hauek bi motatakoak izan ziren: teknikoak (La Pintaren timoia konpondu zuen) eta marinelekiko harremanei zegokienak. Azken honi dagokionez lorpen handiak lortu zituen. Bidaia haiek uste baino denbora gehiago iraun zutenez, marinelek matxinada bat egiteko prest egon ziren, halere Martin Alonso Pinzon hauen asmoak hitzekin baretzea lortu zuen. Filmean lorpen hau Kolonek egin zuela irudikatzen da, baina eginkizun honetan benetako papera hartu zuenak Pinzon izan zen. Filmaren eta errealitatearen arteko ezberdintasunekin jarraituz beste adierazpen bat egin behar da: filmean agertu ez arren, Kolonekin batera Pinzon familiako hiru anai joan ziren: Filmean agertzen den Martin Alonso Pinzon ( La Pintako kapitaina), Vicente Yanez (La Niñaren kapitaina) eta Francisco Martin Pinzon ( La Pintako kontramaisua). Azkenik aipatzekoa da Pinzon sifilisarengatik hil zela eta filmean aldiz ez da hau ikusten, txizan odola baitauka eta hau ez da sifilisaren sintoma bat.
Luis de Santangel beste pertsonai garrantzitsu bat izan zen, pelikulan bankari garrantzitsu bat bezala agertzen den arren Fernando katolikoaren Gortean parte hartzen zuen funtzionarioa izan zen Kolonen defentsan asko ateratzen zelarik.
Cristobal Kolonek mundu berrian izandako gatazkak direla eta Francisco de Bobadilla lurraldearen gobernadore bezala jarriko dute,filmeko beste pertsonai bat delarik, eta hsitorian zehar paper garrantzitsua bete zuelarik. Halere postu honetan gutxi iraun zuen 1502.urtean itsasoan, ekaitza indartsu baten ondorioz hil egin baitzen.
Horrez gain,pelikulan bi pertsonaia agertzen dira baina soilik aipatuak izaten direnak. Kolonen arabera dagoeneko Atlantiar Ozeanoaren distantzia kalkulatu egin zutenak dira, Marino de Tiro eta Paolo dal Pozo Toscanelli. Lehenengoaren lanik ez zaigu heldu, eta bere kalkulu eta mapa guztiak Claudio Ptolomeoren lanetan agertzen dira. Marino de Tiro feniziarra zen eta bere gehigarri nagusienak izan ziren Ozeanoaren masa bi zatitan banatzea eta bere eragiketen ondoren hauen distantzia kalkulatzea, nahiz eta Kolonek manipulatu egin zituen denbora motzago bat aiparaziz bidaia errazagoa izateko eta modu honetan dirudunak bidaia finantzatzera bultzatzeko. Toscanelli nahiz eta prestigio handiko pertsonaia bat izan, bere kalkuluak ez daude batere argi. Dirudienez Aita Santuari eskutitz bat bidali zion ozeanoaren distantzia emanez eta esanez gurutzatu ahal zela, baina egun, ez dago gutun honen frogarik ez erreferentziarik. Dirudienez gutun hori izan zen Kristobal Kolonek erabili zuena bere bidaia justifikatzeko, baina alor honetan ere argitasun falta dago.
Azkenik Adrian de Muxica geratuko litzateke, filmean garrantzia handia daukalarik. Kolonekin izandako ezadostasunak direla eta altxamendu bat prestatzen du honen burua izango delarik. Muxica hau indioak esklabo bihurtu nahi dituen noblea izango da. Filmean agertzen den altxamendu hau garrantzia handia izan zuela eman arren, errealitatean ez zen horrelakoa izan. Muxicak Kolonen kontrako bi altxamendu agindu zituen baina ez zuen indar handia izan eta bigarrenaren ondorio bezala honen urkatzea agindu zen. Kolonek indioen kontrako joera bat izan zuen arren, indigenenbiztanleriaren kantitatea izugarrizkoa zela bazekien. Muxicak ordea ez zuen horrelakorik pentsatzen, haien arteko liskar handiak sortuz. Muxicaren ordezkoa bezala Hernando de Guevara egon zen. Honek ere, pelikulan agertzen den bezala, Kolonen kontrako altxamenduetan parte hartuko du.
Aipaturiko pertsonai hauetaz garrantzia gutxiago daukaten batzuk ere agertuko dira: Mendez Kapitana, De Arojaz, Diego Kolon (kolonen anaia, eta Ameriketako bigarren erregeordea), Bartolome Kolon ( Cristobalen beste anaia, bere bidaian lagundu ziona), Rodrigo de Triana (lurra hitza oihukatu zuen lehengoa izan zela esaten da).
Besta alor batzuk jorratuz eta Kolonen bidaiei dagokionez filmean nahiko ongi ikusten da nola Kolonek hainbat arazo eduki zituen bera nahi zuen flota eskuratzeko, baina azkenean koroaren baimena lortu egiten du eta baita ere hauen hiru itsasontzi, 1492eko abuztuaren 6an Puerto de Palosetik atera egin zirenak. Arazo hauek logistiko eta ekonomikoak ziren, garaiko aditu askok ez zutelako onartzen itsasoaren tamaina Kolonek esandakoa bezain handia izatea, eta baita ere Kolonek hasiera batetik argi utzi zuelako berak onura ekonomikoak atera egin nahi zituela, erregeorde eta gobernariaren tituluak eskuratu nahi zituelarik, hala nola eskuratuko zituzten irabazien hamarrena azkenean eta hainbat negoziazioren ondoren lortu egingo zuena (Santa Fe-ko ituna). Oroitu behar dugu Kolonen nahia lur berriak aurkitzea ez zela, baizik eta Indietaraino bide motzago bat aurkitzea. Honetarako ezin du Mediterraneo eta Europatik pasa garai honetan musulmandarren pean dagoelako, baina ezta ere Afrikatik, non pelikularen arabera bidaia luzeegia izango zelako zen. Historialari batzuen arabera hau ez zen horrela izan eta Afrikatik zeharkatu ez bazuten Portugaleko eremua zelako izan zen, eta ez zutelako nahi tirabira diplomatiko batsorrarazi nahi (Alcaçovas-eko tratatuaren ondorioz sinatu egin zen Afrika Portugesena zela).
Itsasontzi hauen izenak pelikulan ere agertu egiten dira: La Pinta, La Niña eta Santa Maria ziren eta hasiera batean Kanariar Irletara bideratu egin ziren bertan hilabete batez egongo zirelarik. Aipatu beharra dago Martin Alonso Pinzonen eginbeharra, proiektuaren antolatzailea izan zena. Handik hilabete batera berriro ere itsasoratu egin ziren, oraingoan ezezagunerantz. Aste batzuen bidaiaren ondoren non tentsio handiko momentuak egon ziren Bahametako irla txiki batera heldu egingo dira, beraiek San Salvador bezala izendatzen dutenak. Irla hau errege-erregina Katolikoen izenean hartu egin zuten eta beste hilabete bat egon ziren eremu horietako zonaldeak esploratzen. Pelikulan hau nahiko argi ikusten da, nola lehenengo aldiz bertako natiboak aurkitzen dituzten, eta nola beste irla batzuetako espedizioak bultzatzen diren. Hori errealitatearekin nahiko ongi dago bideratuta, azken batean Kolonek San Salvador utzi eta Kubaraino heldu egin baitzen, Juana bezala izendatu egin zuena. Hemendik beste hilabete bat egon ziren eremuko irla txikiak esploratzen, Txinako itsasoan zegoela pentsatuz eta India hor ondoan izango zuela konbentzioarekin. Bidai hau gaur egun Haiti bezala ezagutzen den irlan bukatu zuen, garai hartan La Española bezala deituko zena. Irla hau nahiko garrantzitsua izango da hasieran hemendik izango delako urre eta zilar fluxua ateratzen hasiko diren lehenengo eremua, eta baita ere esklabismoa lan eredu bezala agertuko den lehenengo lekua. Hala ere Kolonek oso argi zeukan eremu hori Indiak zirela, eta beraz eremuko indigenei “indio” izena jarri zitzaien. Honen ondorioz eta itsasontzi bat galtzean, berriro ere Espainiara bueltatzea erabaki zuten dagoeneko irla honen inguruan hainbat aste esploratzen zeramatenarren. Gauzak horrela “La Navidad” izeneko eraikuntza militar batean hogeita hemeretzi gizon utzi egin zituen Kolonek eta 1493eko urtarrilaren 16an bere bidaiari ekingo zion. Filmean ere agertzen zaigu gertaera hau eta zenbakia ere zehatza da. Hala ere aipatu beharra dago gaur egun ez dagoela hain argi pertsona horiek bertan uztea pelikulan azaltzen den bezala fortifikazio gisa uzteko izan zen, edo itsasontzi bat galtzerakoan pertsona gehiegi zirelako zen; Hollywood-ek lehenengoagatik egiten du apustu.
Gauzak horrela daudelarik, Kolon Espainiara bueltatzen da, baina ezin du zuzenean bueltatu eta Lisboan gelditu behar da ekaitz baten ondorioz. Hau dela eta Portugaleko erregea Mundu Berriaren existentziaz ohartuko da errege-erregina Katolikoak baino lehenago, Kolon Bartzelonara heldu arte ezer jakin ez zutenak . Bartzelonan bertan errege-erregina Katolikoei azaldu behar izan zien lurralde berriaren kokapena, hauek Aita Santuari komunikatu behar ziotelako honen buldaren esperoan, lur guzti hori ebanjelizatzeko. Baina hau ez zen arazo bakarra izan, Portugesek lurralde horiek beraienak zirela esaten zutelako, Alcaçovas tratatuaren ondorioz Afrikako lurraldeak beraienak zirelako eta orain lurralde berri hauek baita ere hala izan behar zirela pentsatzen zutelako. Arazo hauei aurre egiteko bigarren bidai bat antolatzen da hamazazpi itsasontziz osatutakoa eta 1500 gizon eramango zituena (aipatzekoa da emakumerik bakar bat ere ez zela joan) eremu horietan biztanleri bat ezartzeko. Filmean ez da ikuspuntu hau azpimarratzen, eta urrearengatik bidali egiten da bigarren espedizio hau, azken batean Kolonek aurrekoan urrea ekarriko zuela esan zuelako eta horrela izan ez zelako. Hala ere bertako animalien eta landarediaren frogak ekarri egin zituen, eta baita hainbat indio ere.
Bigarren bidai honetan Kolonek distantzialaburtzen saiatu zen eta bere proposamenak lortu egin zituen, hasierakoak hogeita hamaika egun iraun zuelako eta bigarrenak ordea hogei baino ez. Hainbat irletan zehar aritu egin ziren La Españolara heldu ziren arte abenduak 22an, non Isabela hiria eraikitzen hasi ziren. Irla honetan asentamendu iraunkor bat eraiki egin zuten, eta lur eta itsasotik espedizioak antolatu zituzten errege-erregina Katolikoei eremuko kartografia zehatz bat bidali ahal izateko. Honen beharra handia zen, Tordesillaseko ituna orain sinatuko delako, baina filmean hau ez du aipatu ere egiten, puntu bateraino normala dena tratatu hori arazo diplomatiko bat zelako eta Kolonek bertan zerikusirik ez zuelako.
Kolonekin jarraituz, kontinentera heldu nahi zuen Indiarekin merkataritza erlazioak izaten hasteko eta hiru itsasontzi bidali egiten ditu harantz, baina ez ditu irlak baino aurkituko eta horrek Isabelara bueltarazten dio. Bertan faktoria-kolonia bat ezarri nahi zuen, Portugesek Afrikan egin zuten bezala, gainera kontutan hartuta bera zela almirante eta erregeordea, onura guztiak berarentzat izango zirelarik, eta gainera espedizioentzat base bat izango zuen. Aipatzekoa da eremu hartako klima eta elikagaien ondorioz hildako asko egon zirela , bertako populazioaren jaitsiera bat eman zuelarik, hau filmean oso ongi ikusten da, Pinzon bera ere hil egiten delarik.
Momentu honetan Kolonek esplorazioak eta bidaiak antolatzen ditu irlan zehar aritzeko. Baina honek arazo ugari agertarazten dizkio, izan ere hasieran zeukan erlazioa indioekin nahiko ona izan arren hau okertuz joan zen, esploratzaile askok bilatzen zituzten altxorrak ez ikustean, indioei erasotzen hasi zelarik (filmean ere hau ikusten da Adrian de Mujicaren eskutik) hauei benetako ankerkeriak eginez. Honen bitartean Koloni Espainiatik berriak heldu egin zitzaizkion bueltatu beharzuela esanez, baina Kolonek ez zuen bueltatu nahi eta are gutxiago bere erregeordetzan gertatzen ari zen kaosaren berririk eman. Gauzak horrela indioen kontrako kanpainak jarraitu egin ziren nahiz eta Kolon hauetako asko ez onartu. Bai ordea beste batzuk, La Navidad erasotu zuten tribuaren aurka adibidez, non beste tribu bat aliatu bezala izan zuten filmean agertzen ez dena eta nahiko garrantzitsua dena espainolen kopurua oso murritza zelako. Hauek berrehun gizon ziren suzko armekin eta hogei lantzak zituztenak, beste guztia indioak ziren eta tribu erasotzailearen aurka borrokatu zuten biak elkarrekin mantenduz (beraz ikusi daiteke nola espainolak eta indioak hainbat erlazio estu izan zuten, azken batean batera borrokatu egin zuten beste batzuen aurka). Honekin ikusi daiteke ere nola indioek beren gizartean etsaiak zituzten, tribu eta taldeen arteko gatazkak agerian utziaz eta baita euren estrukturari dagokionez hierarkizazio sozial bat. Hierarkizazio hau oso ongi ikusi daiteke filmean, indigenek “lider” bat baitaukate eta bere alboan beste hainbat indio agertzen dira, baliteke herrietako aristokrazia izango zirenak.
Ekintza armatu hauen ondoren, indio asko gatibu bezala hartu egin zituzten eta hauetako asko Gaztelara bidaliak izan ziren hiru itsasontzietan. Gainera irlako indioen populazioaren jaitsiera zela eta, Kolonoek erraztasun handiago bat izan zuen irlaren kontrolerako, hau ikaragarri ongi probestu zuena indioei tributu bat ordainaraziz esaterako. Hauek lurrak utzi behar izan zituzten eta askok gosez hil egin ziren. Pelikulan hau ez da horrela agertzen zehazki, ez bada Kolon erreforma hauek agintzen ikusten eta soilik apaiza Gortera heltzen denean aipatzen da, non pentsarazi nahi diguten apaiza gezurretan ari dela Kolon boteretik kentzeko. Fray Buil eta Pedro Magarit izan ziren kexa hauek azalduegin zituztenak monarken aurrean, eta ondorioz Francisco de Bobadilla jarriko zuten irlaren gobernatzaile bezala, Kolon bertatik kenduaz eta Espainiara bueltaraziz. Filmean Bobadilla da Ameriketara joan egiten dena Koloni berria emateko, baina hori ez zen guztiz horrela izan, bitartekariak egon baitziren.

Filmari dagokionez hainbat gauza kritikagarriak izan ziren 1992an Kolonen aurkikuntzaren urtemugatik pelikula estreinatu zenean. Hainbat faktore eduki behar ditugu kontutan kritika bat gauzatzerako garaian, filmean izan ere, ematen diren akats historikoez gain, zeinak kritika negatiboetan sartu beharko genituzke, beste hainbat ezaugarri ditugu aztergai kritika on edo negatiboetan sartuko liratekeenak.
Horren adibide dugu, hasteko pelikulan azaltzen diren irudiak. Irudiei, paisaiei eta planoen eraketak benetako konplexutasun eta edertasuna dute, hainbat adituen ustetan R. Scott-en ezaugarri aipagarrienetako bat delarik, eta izugarrizko plano ederrak eskaintzen ditu, pelikularen zehar garaiaren eta lekuaren arabera ikuslea zeharo kokatu nahi duelarik, ia bertako usaina transmititu nahiko balu bezala. Honi dagokionez, emaitza benetan ona dela esan daiteke, Granada, Hego Amerika, itsasoan zehar ematen den bidaia… landuak dauden egoerak dira, leku hauetan bertan grabatuak izan zirenak, modu oso fidela ikuslea leku hauetara bidaiarazteko. Hortaz, hauza hauek transmititzeko garaian Scottek garrantzi handia ematen dio itxura finkatuko dute ezaugarriei, eta hargatik makillajea, eszenatokiak, jantziak… oso egokiak dira, hainbat detaile kontutan hartuak izan zirelarik. Hala ere hemen aipagarria dugu, esaterako Mujika pertsonaiarekin ematen den Hollywoodeko eragin nabaria, gaiztoaren pertsonaia moldeatzean ikusgai uzten dituelako hainbat ezaugarri: janzkera beltza, ile luze zaindua, zaldi beltza, dotorea etagaiztoa, pelikula osoan zehar ikusi daitekeen bezalaxe; Mujikaren pertsonaiak ezaugarri nabarmenak ditu gaiztotasunarekin lotu ahal izateko, oso modu esplizituan uzten delarik. Bestela, gainontzeko pertsonaiak irudiari eta argazkiari dagokionez oso ondo irudikatuak izan direla esan daiteke, nahiz eta Isabel erreginari dagokionez, hain aipagarria ez bada ere, erreginaren itxura gailendu egin nahi da, berrogei urte izan arren Sigourney Weaver aktoresarekin ederra azaltzen delarik, ilea solte eta soineko bizikien, nahiz eta errealitatean Isabelek ia ez zuen ilea erakusten eta oso estaldurik jantzita joaten zen. Fernandoren itxura aldiz, oso antzerakoa dela esan beharra dago azaltzen den irudi urrietan. Espainiaren irudikapena zehatza eta ederra egiten dute, eta Ameriketako lurren egoera naturala, paisaiak eta atxikitu beharreko flora eta fauna deskribapen zehatzak loratzen dituzte. Aipu nabarmen bat badago hala ere, berriro Hollywooden eraginagatik, indigenak gerripekoarekin azaltzen baitira, eta berez, biluzik zeuden (elizagatik ondoren hain kritikatuak izaten ziren bezala).
Paper banaketa benetan ona da, aktore handiek parte hartzen baitute gidoiaren esanetara, eta historikoki hainbat ezaugarri arestian aipatu bezala zehatzak izan ez arren, jarrera historiko eta beste nolabaiteko ikuspegi historikoa xedatuz, honetara atxikitzen diren aktore hauek ongi bideratzen dute euren antzezpena. Modu honetan, Gérard Depardieu Kolon eskuzabal eta erruki handiko bat antzezten du, abenturazale eta egi gose handikoa munduko zabalpenari dagokionez (aipagarria da Kolon antzezterako garaian frantses bat aukeratu izana, izan ere Kolonen jatorria ez zegoen argi eta aipatzekoa den bitxikeri gisa nolatan Depardieuk egiten duen); Armand Assantek Gabriel Sanchez noble gutiziatsu bat; Sigourney Weaverrek tinko eta Kolonekiko harremanberezia mantentzen duen erregina ziur bat; Angela Molina espainiarra, Kolonen emazte ulerkor eta bigarren planoko xamurtasun bat eskainiaz eta Michael Wincott Mujikaren paper gaizto zein beldurgarriarekin, beste aktoreen artean.
Filmeko musikari dagokionez, Vangelisen banda sonora bikaina dugu eskutartean, pelikulako eszenak edertu egiten dituenak eta pelikularen aipu nagusietako bat bezala bilakatzen dena, musika eder eta bereziagatik.
Bestalde pelikularen azterketa bat egiterakoan, filma hiru zatitan banatu dezakegu: lehena Kolon Espainian dagoenean finantziazioa lortu nahirik, benetan ikuslea bikain kokatzen duelarik eman zen marko historiko batean, eta aldi berean atsegina egiten dena. Bigarrena, deskubrimendua egiten duenean, liluraz beteriko partea, indigenen lehenengo kontaktuaren egoera (posible) bat narratzen duena; eta hirugarrena mingotsa eta zurrunagoa, bertan hainbat hutsune historiko aurki baititzakegu amaiera garratza duena, indigenen sarraskiak eta egoera ikusgai geratzen delarik, ebanjelizazio prozesuaren saiakera sutsuan eta Kolonen porrotaren aipua dantzan agertzen delarik, kartzelaratua eta ondoren egindako ekimenen gutxiestea pairatzen baitu. Bestalde, aztertu beharra dago pelikularen finantziazio gehiena Espainiako Kultura Ministerioarengandik etorria izan zela, eta ondorioz, filmean nolabaiteko kutsu espainol interesatua agerian geratzen da, Kolon gizabanako zintzo eta eskuzabala bezala irudikatua azaltzen delarik, indigenen defentsan eta ebanjelizazio zein zibilizazioratze prozesuei arreta handia jarriaz. Hori errealitatean, eta lehen aipatu bezala ez zen guztiz horrela izan, izan ere Kolonek espedizio zein geografia eta kartografiaren alorrean ibiltzen zen, lur berrien norakoak eta zergatiak ulertu nahian.
Filmak ez zuen ustezko eragin eta garrantzirik erdietsi, askoren ustez,luzeegia, eta hutsune historiko asko baitzituen amaiera garratz horrekin batera; eta bestalde kontutan izan behar dugu izaera kritikoek Kolonen ematen ari zen irudiarekin ez zirela ados geratu, ezta historikoki ematen ari zen ikuspuntu batzuekin, zeinak batzuentzat, Kolonek eta espainolek egin zituzten sarraskiak dezente ezkutatuak azaltzen ziren, beste asmo asko apainduak agertzen zirelarik; eta beste batzuentzat gehiegikeriak ziren, esaterako, indigena guztiak meategietan lanean jartzen dituzteneko eszenarekin. (Bi ikuspuntu desberdin jasotzen ditugu hemen, egungo politika eta memoria historikoaren berreskurapenarekin talka egiten dutenak).
Kritika gehienen estatistika kontutan harturik, 5’8 eta 5’5 artean agertzen da filmari eman zitzaion nota, eskasa geratzen dena, jasotako finantziazio eta zeuden itxaropen guztiak kontutan hartzen baititugu. Askok gogorki kritikatu zuten espero zutena izatera iritsi ez zelako, eta beste batzuentzat aldiz, baloratu gabeko maisulantzat dute, artean bi aspektuak ikusten dutenak daudelarik. Pelikula historiko bat izatean, errealitateari atxikitu behar da, eta askotan lan zaila da, errealitatea ikusteko prisma asko baitaude, eta honek arazoak ekartzen ditu gerora. Bestalde, amaiera garratzak, askori sentsazio gazi-gozoa uzten die, pelikularen osotasunarekin geratu beharrean eta filmaren itxaropen eta ustezko arrakastarekin bat talka egin zuten, egun pelikula honen kritika liskar batean bilakatuz, asko preziatzen duten eta motz geratu zela uste zutenen artean.

BIBLIOGRAFIA:
-C. MALAMUD Historia de América alianza Editorial. Madrid 2005
-J.B. AMORES CARREDANO Historia de América Ariel. España
-C.VERLINDEN F.PEREZ EMIB Cristóbal Colon y el Descubrimiento de América .Rialp Madrid 2006
-https://www.filmaffinity.com/

Miren Ogando, Txaber Ibañez, Mikel Bueno, Jon Zumarraga.




Política de privacidad